Bizitako arkitektura

2012(e)ko irailak 19 – 2013(e)ko maiatzak 19

Ba al zenekien… ?

Ba al zenekien erakusketa honen gune didaktikoa bisitatuz gero artista bakoitzaren inguruko informazioa osatu ahal izango duzula, ikus-entzunezko berezien bidez? Emanaldi horien aurrerapen batez goza dezakezu orain.

Liam Gillick

Turner Prize 2002. Ekoizlea: Tate Britain 4. Liam Gillick The Wood Way erakusketa azaltzen, 2002an Londresko White Chapel galerian ikusgai izan zena. Artistaren eskaintza. Jatorrizko ingelesezko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Zati bat.

Mona Hatoum

Le Grand Monde. Mona Hatoum erakusketa, Santanderreko Fundación Botínen ikusgai izan zena 2010eko urritik 2011ko urtarrilera. Fundación Botínen eskaintza. Jatorrizko bertsioa, ingelesez eta gaztelaniaz, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin. Zati bat.

Cristina Iglesias

Hainbat ikus-entzunezkoen edizioa, 2012ko Bizitako arkitektura erakusketara berariaz prestatua. Artistaren eskaintza. Jatorrizko bertsioa, ingelesez eta gaztelaniaz, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin. Zati bat.

Pello Irazu

Guggenheim Bilbao Museoaren ekoizpena, 2012ko Bizitako arkitektura erakusketara berariaz egina. Jatorrizko gaztelaniazko bertsioa, ingelesezko azpitituluekin. Zati bat.

Doris Salcedo

Compassion (“Errukitasuna”) atala, 2009. PBS Series. Art: 21—Art in The Twenty-First Century. ©Art21, Inc. Jatorrizko ingelesezko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin.. Zati bat.

Pello Irazurekin solasean

Cristina Iglesias solasean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.