Bizitako arkitektura

2012(e)ko irailak 19 – 2013(e)ko maiatzak 19

Bilboko erakusketa

Titulurik gabea-2008

Doris Salcedo
Titulurik gabea, 2008
Zura, metala eta zementua
78 x 247 x 121 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Bizitako arkitektura

Arkitektura gure iraganaren arabera bizi dugu. Era berean, iragana orainaldiaren arabera sortzen eta eraikitzen dugu gure oroimenean. Eraikin guztiek dute historia; etxekoa, pribatua, zein publikoa; isolatutako gizakiarena, bai eta gizaki taldekoiarena. Nolanahi ere, beti da iragankortasuna gai, une jakin batean bizitakoa edota egindakoa. Bizitako arkitektura Guggenheim Bilbao Museoaren funtsen aurkezpena da. Erakusketak lekuek, tokiek, eraikinek, narrazioak eratzen dituztela, dagoeneko zehaztutakoak nahiz ikusleak sortzear daudenak, aditzera eman nahi du, eta ideia horretan hausnartzera bultzatu. Erakusketa hau dela eta, lehenbiziko aldiz egongo dira ikusgai Liam Gillick-en Nola jokatuko duzu? Sukaldeko katu bat hizketan (How are you going to behave? A kitchen cat speaks, 2009), Doris Salcedoren Titulurik gabea (2008), Mona Hatoum-en Gure etxea (Home, 1999) eta Pello Irazuren Bizitza formak 304 (Life Forms 304, 2003); horrez gain, Cristina Iglesiasen Titulurik gabea (Alabastro gela) [Sin título (Habitación de alabastro), 1993] eta Titulurik gabea (Sareta II) [Sin título (Celosía II), 1997] lanak ere erakusgai izango dira.

Komisarioa: Lucía Agirre

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.